AKELARRE
HOTELA
ESPAZIO OTEIZA
Egin erreserba gure jatetxean
Formulario hau bidalita, gure pribatutasun eta datu-babeserako politika onartzen duzula ulertzen dugu.
Egin erreserba gure jatetxean
Formulario hau bidalita, gure pribatutasun eta datu-babeserako politika onartzen duzula ulertzen dugu.

Erreserbatu logela hau

Gastronomia eta abangoardiako gauak Kantauri itsasoaren aurrean

Lan egin gurekin

Akelarre beti ari da talentu bila.

Sukaldaritzako abangoardian eta zerbitzuaren bikaintasunean erreferente izaten jarraitzeko lan egiten dugu. Gure helburua da zerbitzu hurbil eta kalitatekoa eskaintzea, bisitatzen gaituztenen nahiak betetzeko.

Akelarre denon artean eraikitzen dugu. Pertsonek pertsonentzat egindako proiektua. Berrikuntzaren eta jasangarritasunaren aldeko apustua egin dugu erakundeko arlo guztietan.

Akelarreren gastronomia eta hospitality eskaintza gastronomiaren, zerbitzu pertsonalizatuaren eta esperientzia globalen zaleei zuzenduta dago.

Bisitatzen gaituzten pertsonak biziki poztu, harritu eta dibertitu nahi ditugu, gastronomiari eta zerbitzu pertsonalizatuari esker, gure etxean bizitzen duten esperientzia oroitzapen ezabaezina izan dadin eta itxaropen guztiak gainditu ditzan.

Akelarrek barne ditu Akelarre Jatetxea ***, Akelarre Hotela ***** eta Espazio Oteiza Jatetxea. Azken honek proposamen informalagoa eskaintzen du bazkariez, snack-ez, janaurrekoez eta afariez gozatu ahal izateko, barnealdeko jangela batekin eta 1400 m2-ko terraza eta lorategiekin, cocktail bar eremua barne.

INFORMAZIO GEHIAGO

 

Akelarre familiarekin bat egin nahi duzu?

 

Akelarren lan egiteak esan nahi du etengabe hazten ari den proiektu solido eta dinamiko batekin bat egitea.

Akerralen lantalde dibertso eta kulturaniztuna dugu, aukera berdintasunarekiko konpromisoa hartu duena. Erakunde gardena eta partaidetzakoa gara, eta tratu gizatiarra funtsezko ardatza da guretzat.

Adiskidetasunean, etengabeko prestakuntzan, barne komunikazioan eta departamentuen arteko lankidetzan oinarritutako taldeak osatzen ditugu.

 

BIDALI ZURE HAUTAGAITZA

 

 

Stagiers

 

Profesionalen belaunaldi berrien ikaskuntza eta laguntza sustatzeko konpromisoa hartu dugu, profesional hauek Akelarren aurki dezaten ezaguerak eskuratzeko eta teoriatik praktikara doan bidearen ikuspegi orokorra izateko toki bat, Akelarreren moduko establezimendu baten errealitatea ezagutzearekin batera.

Stagier toki mugatu bat eskaintzen dugu urtero, beraz, interesa baduzu eta baldintzak betetzen badituzu, bidali zure hautagaitza.

 

INFORMAZIO GEHIAGO