AKELARRE
HOTELA
ESPAZIO OTEIZA
Egin erreserba gure jatetxean
Formulario hau bidalita, gure pribatutasun eta datu-babeserako politika onartzen duzula ulertzen dugu.
Egin erreserba gure jatetxean
Formulario hau bidalita, gure pribatutasun eta datu-babeserako politika onartzen duzula ulertzen dugu.

Erreserbatu logela hau

Gastronomia eta abangoardiako gauak Kantauri itsasoaren aurrean

Stagiers

Profesionalen belaunaldi berrien ikaskuntza eta laguntza sustatzeko konpromisoa hartu dugu.

Lortu nahi duguna da profesional hauek Akelarren aurki dezatela ezaguerak eskuratzeko toki bat. Teoriatik praktikara doan bidean lagundu nahi diegu eta Akelarreren moduko tokien eguneroko errealitatea ezagutarazi nahi diegu.

Stagier toki mugatu bat eskaintzen dugu urtero, beraz, interesa baduzu eta baldintzak betetzen badituzu, bidali zure hautagaitza.

PRAKTIKALDIKO HITZARMENA
DUTEN IKASLEAK

SUKALDARITZA IKASKETAK AMAITU DITUZTENENTZAT

Praktikaldiko hitzarmena duten ikasleak

Curriculumeko praktikak egiteko eskaerak, oraindik ere ikasten eta prestatzen ari direnentzat eta eskola edo unibertsitatearen sostengua dutenentzat, praktikaldiko hitzarmen baten eta eskola aseguru baten babesean.
 
Betekizunak

  1. Erdi mailako, goi mailako edo unibertsitate gradu bateko ikasle izatea eta ikastetxeko praktikaldiko hitzarmena izatea.
  2. Gaztelania maila (ulermena eta ahozkoa) ona izatea, eguneroko lanetan moldatzeko modukoa. Elkarrizketa bat egingo dizugu zoom bidez.
  3. Gutxienez 3 eta 10 hilabete arteko praktikak egin ahal izatea.
  4. AIZ / ikasle bisa izatea.

 

Onurak

  1. Babespeko praktikak Akelarren.
  2. Lanegunetako mantenua.
  3. Partekatutako ostatua Akelarretik hurbil (eskuragarritasunaren arabera).
  4. Akelarreko intraneterako sarbidea.
  5. Praktikaldiko ziurtagiria eta gomendiozko gutuna.

 

 

Izena emateko inprimakia

PRAKTIKALDIKO HITZARMENA DUTEN IKASLEAK






    Hizkuntzak:

    Ingelesa:

    Frantsesa:

    Erantsi zure CVa argazkiarekin:

    Erantsi zure aurkezpen gutuna zuri buruzko informazioa emanda eta gure etxean praktikak egin nahi izateko dituzun arrazoiak azalduta:

    Sukaldaritza ikasketak amaitu dituztenentzat

    Sukaldaritza ikasketak amaitu ondoren gure etxean prestatzen eta ezaguerak zabaltzen jarraitu nahi duten hautagaiei zuzendutako praktikak egiteko eskaerak.

    Betekizunak

    1. 18 eta 45 urte artean izatea.
    2. Gastronomia arloko unibertsitate titulua, erdi mailako edo goi mailako lanbide heziketako gradua izatea.
    3. Gaztelania maila (ulermena eta ahozkoa) ona izatea, eguneroko lanetan moldatzeko modukoa. Elkarrizketa bat egingo dizugu zoom bidez.
    4. 4 eta 10 hilabete artean libre izatea praktikak egiteko.
    5. AIZ / ikasle bisa izatea.

     

    Onurak

    1. Ikastaro teoriko ziurtatua BCCn eta babespeko praktikak Akelarren.
    2. Lanegunetako mantenua.
    3. Partekatutako ostatua Akelarretik hurbil (eskuragarritasunaren arabera).
    4. Akelarreko intraneterako sarbidea.
    5. Ziurtagiri ofiziala eta gomendiozko gutuna.

    Izena emateko inprimakia

    SUKALDARITZA IKASKETAK AMAITU DITUZTENENTZAT






      Hizkuntzak:

      Ingelesa:

      Frantsesa:

      Erantsi zure CVa argazkiarekin:

      Erantsi zure aurkezpen gutuna zuri buruzko informazioa emanda eta gure etxean praktikak egin nahi izateko dituzun arrazoiak azalduta:

      Adierazi praktikak egiteko libre dituzun datak (3 deialdi urtean)*: