AKELARRE
HOTELA
ESPAZIO OTEIZA
Egin erreserba gure jatetxean
Formulario hau bidalita, gure pribatutasun eta datu-babeserako politika onartzen duzula ulertzen dugu.
Egin erreserba gure jatetxean
Formulario hau bidalita, gure pribatutasun eta datu-babeserako politika onartzen duzula ulertzen dugu.

Erreserbatu logela hau

Gastronomia eta abangoardiako gauak Kantauri itsasoaren aurrean

Ezagutu Akelarre

Akelarre 1970. urtean jaio zen, baina 1975. urtean hartu zuen Pedro Subijanak zuzendaritza. Haren eskutik lortu ditu gida gastronomikoen sari ohoretsuenak eta Relais & Châteaux erakundearekin bat egin du.

Hortik aurrera, 2007. urtean lortu genituen 3 Michelin izarrak.

Inkonformismoa eta hobetzeko grina izan ziren gure jatetxearen eskaintza ostatu esperientzia oso batekin osatzera eraman gintuena. Honela, 2017. urtean ireki genituen 5 izarreko Akelarre Hotela eta Espazio Oteiza jatetxea eta bere terrazak.

2001az geroztik Relais & Châteaux erakundearen kide gara jatetxearekin eta, aurrerago, hotelarekin ere.

60 urtetik gorako historiarekin, Relais & Châteaux jatetxe eta hotel paregabe eta independenteen elkarte bat baino gehiago da eta bost kontinenteetan aurki daiteke. Gastronomiaren eta hospitalitatearen ikuspegi sendo eta berezia duen mugimendua da. Relais & Châteaux erakundeko kide garenok gure planetak duen kultura eta sukaldaritza aniztasun zoragarriaren isla eta sustatzaile izan nahi dugu, betiere zenbait balio erkide mantenduz, hala nola bertakoarekiko, ingurunearekiko eta tokiko kulturarekiko lotura, sukaldaritzaren historia aberasteko grina eta ekarpena eta hospitalitatea.