Oparitu Akelarre

Iparraldeaz bost zentzumenekin gozatzeko esperientziak

Abangoardiaren eta tradizioaren batasuna Akelarren filosofiaren parte izan da sortu zenetik. Esperientzia honen bidez, ondare horren lekuko izan zaitezke, eta, ibilbidean, modernitatea eta euskal kultura harmonia ezin hobean bizi diren espazioak aurkituko dituzu. Euskal Sustraiak esperientzia bi gau edo gehiagoko egonaldikoa da Akelarre Hotelean, gosaria barne. Egonaldian, honako bisita pribatu haueta batetaz gozatu ahal izango duzu, langile espezializatuek gidatuta:

  • · Balenciaga Museoa
  • · San Telmo Museoa

 

Bi gau edo gehiagoren erreserba eta hautatu beharreko kultura-esperientzia aukeratzea

Akelarre unibertsoan gastronomiaren bidez hasteko modurik onena. Oteizaren Zaporeak esperientziak bi gau edo gehiagoko egonaldia eskaintzen du Akelarre Hotelean, gosaria barne, eta Espazio Oteiza jatetxeko sukaldaritza tradizional eta aldi berean berritzaileaz gozatzeko bereziki diseinatutako menua. Ozeanoak zeruertza menderatzen duen eszenatokian egingo dugu hori guztia. Menuak urrats hauek ditu:

  • · Etxeko aperitiboak
  • · Hasierako platera
  • · Plater nagusia, haragia edo arraina aukeran
  • · Postrea
  • · Kafea eta Petit Fours
  • · Oteiza erreserbako ardoak eta ura
Bi gau edo gehiagoren erreserba esperientzia gastronomiko batekin Espazio Oteizan