Gastronomia eta abangoardiako gauak Kantauri itsasoaren aurrean
Tomas Hernández pintoreak margotutako sukaldera eta Donostiara ate ireki bat horma-irudi alegoriko batetik pasatuz, ohiko jangelak baino askoz giro lasaiagoa duen ikerketa-gune batean sartzen da.
Esperimentaziorako (I+G+B) eta gure kartaren parte izango diren plateren probetarako leku izateko, Gela bat egin dezakegu (aldez aurretik eskatuta, 10 lagunetik gorako taldeentzat eta prestasunaren arabera). Gela horretan, mahaikoei informazioa eta erakustaldiak emango dizkiegu, ondoren jantokian dastatuko duten menuari buruz.
Gure Sukaldaritza Gelako pantaila batean, beren prestakuntza luzeagatik denbora errealean egin ezin diren eta bideoan grabatu ditugun teknikak proiektatzen ditugu, Biltzarretan ditugun txosten profesionaletarako egiten dugun bezala.
Esperientzia osatzeko, erakustaldi praktikoa eta parte-hartzaileen eta gure I+G taldearen arteko elkarrizketa egingo ditugu erabilitako tekniken inguruan.
Hala, gure jatetxera egindako bisitaz gehiago gozatzen dute mahaikideek, eta askoz merezimendu eta garrantzi handiagoa ematen diote errezeta bakoitza prestatzeko prozesuari.
Gutxi gorabehera ordu eta erdiko iraupenekoa da, gero jantoki nagusian bazkaldu aurretik, dastatzeko menuaren bidez.
Erreserbatu zure Sukaldaritza Gela formulario hau betez. Zurekin harremanetan jarriko gara eskuragarri dauden datak eskaintzeko.
Nahiago baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke posta elektronikoz edo telefonoz.
T. +34 943 311209
restaurante@akelarre.net
Plater berrien garapenean, tekniketan eta probetan dihardu, Pedro Subijanak gainbegiratuta. Halaber, gela horretan egiten diren ikastaro eta erakustaldiak prestatzen ditu, baita kanpoko ponentziak eta aurkezpenak ere.