Akelarre beti ari da talentu bila.
Sukaldaritzako abangoardian eta zerbitzuaren bikaintasunean erreferente izaten jarraitzeko lan egiten dugu. Gure helburua da zerbitzu hurbil eta kalitatekoa eskaintzea, bisitatzen gaituztenen nahiak betetzeko.
Akelarre denon artean eraikitzen dugu. Pertsonek pertsonentzat egindako proiektua. Berrikuntzaren eta jasangarritasunaren aldeko apustua egin dugu erakundeko arlo guztietan.
Akelarreren gastronomia eta hospitality eskaintza gastronomiaren, zerbitzu pertsonalizatuaren eta esperientzia globalen zaleei zuzenduta dago.
Bisitatzen gaituzten pertsonak biziki poztu, harritu eta dibertitu nahi ditugu, gastronomiari eta zerbitzu pertsonalizatuari esker, gure etxean bizitzen duten esperientzia oroitzapen ezabaezina izan dadin eta itxaropen guztiak gainditu ditzan.
Akelarrek barne ditu Akelarre Jatetxea *** MICHELIN, Akelarre Hotela ***** eta Espazio Oteiza Jatetxea. Azken honek proposamen informalagoa eskaintzen du bazkariez, snack-ez, janaurrekoez eta afariez gozatu ahal izateko, barnealdeko jangela batekin eta 1400 m2-ko terraza eta lorategiekin, cocktail bar eremua barne.