Ezagutu zergatik AKELARRE Hotela ostatu iraunkorra den praktika on iraunkorren dekalogoaren bidez:
RAKTIKA ON JASANGARRIEN DEKALOGOAI
AKELARRE Hotelaren berezko esentziak, estetikari dagokionez ingurunearekiko errespetua ez ezik, etika ere barne hartzen du.
Ingurumenarekiko konpromisoa eraikina ingurunean integratzearekin hasten da, ikus-inpaktua gutxitzen duten lehengai naturalak eta landare-estalkiak erabiliz, gainera isolatzaile natural gisa balio duelarik.
Eraikinaren egiturarekin jarraituz, AKELARRE Hotelak fatxada aireztatua du, isolamendu termiko eta akustikorako oso instalazio eraginkorra, eta aireztapen naturala errazten du. Neurri hauek, energia berriztagarri eta iraunkorreko sistema gisa eguzki-plakak erabiltzearekin batera, energiaren kontsumoa murriztea ahalbidetzen digu, kutsadurarik eragin gabe.
AKELARRE Hotelean, gainera, auto elektrikoak erabiltzen laguntzen dugu. Horretarako, Tesla taldeko karga-puntuak eta bestelako ibilgailu elektrikoetarako kargagailu unibertsalak ditugu instalatuta.
Erabiltzen diren ehun guztiak begetalak dira, hasi oheko arropetatik eta gure bezeroei eskaintzen dizkiegun bestelako prestazioetatik eta langileen uniformeetara.
Azkenik, KM0 Produktu-politikaren defendatzaile irmoak gara, ahal den neurrian tokiko eta nazioko hornitzaileekin lan eginez, materiaren garraioa murriztuz, hondakinak gutxituz eta tokiko lana sortzen lagunduz.