Gastronomia eta abangoardiako gauak Kantauri itsasoaren aurrean
AKELARRE jatetxeko ardo berezienak eta munduko ardo onenetako batzuk biltzen dituen lekua.
16 graduko tenperaturan eta zeharkako argiztapen ahulean, munduko hainbat jatorritako 700 erreferentzia baino gehiago daude zain. Zuririk kurruskarienetik hasi eta koipetsuenera eta biribilenera, beltzik finenetik gihartsuenera, eta hainbat motatako apardunak, ardo gozoak eta historia luzeko jerezak. Estilo guztiak irudikatzeko eta, aldi berean, paladar guztiak asetzeko gure modua da.